Song: Ni olentzero naiz
Year: 1985
Viewed: 36 - Published at: a year ago

Anai-arrebak
Ni Olentzero naiz
Ni Euskalerriko Olentzero
Atzoko eta biharko opariak dakartzkitzuena
Traizioz hildako karlisten gibel freskoak
Geldirik dauden burni oletako maillu eta auspoak
Mehatzariak, ikazkinak, benakeroak, zurginak eta olagizonak
Esku eta aurpegiak garbi
Begiak malko
Biraoka eta zikin
Mendiari behera iheska kaietara
Gari eta oihal bila doazenak

Espainiako opari garestia dakartzuet
Espaineratutako Bizkai mehatzetako burnia
Anai-arrebak aditzen?

Orai hemen nago
Etxeko sutondoan zerraldo
Zomorroak ahoan, lerdea dariodala
Hemen nago
Orduñatikako bidez datozen hiltzailei begira
Eta ikusten, ai!
Nola ari diren gure kaiak lelo-kabiak bihurtzen
Ikusten
Orain txizpaz armatutako kaioen ega askea
Hemen nago

Leonard Cohen bezala sentitu nahirik
Trintxeretako gudariei jauna deramaioten apez euskaldun bat
Izan nahian

A, ni plazerra naiz
Ni basauntz bat naiz
Jaizkibeletik itsasora jauzika doana
Eta gauez beren burua hiltzen duten
Euskal olerkariekin
Eta haien gorputzak laztanduko dituzten
Lupin eta legatzekin
Laga, Bakio eta Ondarraitzeko ondartzetan
Mintzatzen naiz
Ni haur jaioberria naiz
Aturri ibaian barna
Ene arbasoen laztan eta fereken
Billa dabillena

A, ni izanen naiz
Ene alaben arto, maitale eta seme
Eta euri denean
Haiekin joanen naiz
Bertsoak entzutera Xenpelarrenera
Irlandako emakumeok, Euskalerriko emakumeok
Gure abestiz beteko dugu geroa
Belarrezko arparen itzalean eginen loa
Eta zuen semeak bretoi izanen dira
Bizkaiko eukalitoen antzera
Eta inork
Inork ez du honen berri izanen
Debekatua bait dago gure amodioa

Eta orain banoa
Eta barka kantu triste hau
Barka txoriekin besarkaturik
Gure itsasoko ur sakonetan murgiltzen banaiz

Agur, Agur ene
Agur, Agur seme
Agur itsaso, Agur Garazi
Agur, Agur anai-arrebak
Agur ene
Agur seme
Agur anai-arrebak
Agur ene
Agur seme
Agur ene guztiak

( Benito Lertxundi )
www.ChordsAZ.com

TAGS :